Zerbitzuak

Salmenta aurreko eta ondoko zerbitzua funtsezko balioa da gure enpresan; izatez, gure bezeroei esperientzia bakarra eta gogobetekoa eskaini nahi diegu.

  • Muntaia eta instalazioa
    Etxetresna elektrikoak garraiatzen, muntatzen eta instalatzen ditugu, ezertaz kezka ez zaitezen. Hartara, zure garbigailua, ontzi-garbigailua edo hozkailua zuzenean joango da saltokitik zure etxera.
  • Informazioa eta prestakuntza etxetresna elektrikoak nola funtzionatzen duen jakiteko
    Zure etxetresna elektrikoa martxan jarriko dugu eta zure etxean bertan erakutsiko dizugu nola funtzionatzen duen, informazio guztia emango dizugu.
  • Etxetresna elektrikoak aldatzeko aurretiazko aholkularitza
    Zure etxera hurbilduko gara sukaldea eta bertan dituzun altzariak eta instalazioak neurtzeko eta horien ezaugarriak egiaztatzeko, beti etxetresna elektrikoaren aldaketa zure etxerako egokiena izan dadin.
  • Gremioen koordinazioa
    Etxetresna elektrikoen instalazioak hala eskatzen duenean, argiketariak, marmolariak, iturginak eta abar koordinatzeaz arduratuko gara.
  • Salmenta ondoko zerbitzuak
    Ordiziako Suquia Etxetresna elektrikoak saltokian erositako produktuetan sor daitezkeen gorabehera guztiak kudeatzen ditugu.

IZAR PRODUKTUA

Xurgatzailea ciclonico Rowenta RO8324EA

Xurgatzailea ciclonico Rowenta RO8324EA

  • Potentzia 750W.  2.100W xurgatzaileak bezalakoa
  • Klasifikazio energetikoa A
  • Kontsumo minimoa: 50% energia aurreztea
  • Filtro Hepa
  • Cepillo Parket
Promozioaren balioa: Stock-a amaitu arte
Arrazoia: Nobedadea
279.9€