Etxetresna elektrikoen, elektronikako produktuen eta etxerako produktuen salmentan espezializatutako enpresa gara, eta 60 urte baino gehiago daramatzagu Goierrin finkatuta.
Gure lanbide-ibilbidean, etxetresna elektrikoen sektorea ezin hobe ezagutzen saiatu gara, baita Ordiziako gure saltokian merkatuko berrikuntza guztiak zuei eskaintzen ere. Horrela soilik eskain diezaiekegu gure bezeroei etxetresna elektrikoak erosteko beharrezkoa den aholkularitza eta informazio pertsonalizatua, etxe bakoitzaren beharrak kontuan izango dituena.
Gure enpresaren funtsezko balioak dira bezeroari emandako tratu zintzoa eta salmenta aurreko eta ondoko zerbitzua, betiere gure bezeroak gogobetetzeko helburuarekin.
Ordiziako gure dendan 300 m²-ko erakustokia dugu, eta bertan produktu sorta zabala eta merkatuko azken teknologia topatuko duzu.